Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argatxako eskudel berriak martxan

Argatxako eskudel berriak martxan

Argatxako oinezkoak eskudel berriei probetxua ateratzen. Argazkia I.A.

2014/03/28

Egun batzuk dira Argatxa Jardiñetatik Indalecio Ojanguren kaleraino igotzen diren eskaileretako eskudel berriak tokian daudela.

Auzokoen kexei erantzuteko jarriak, zeudenak baino lodiera gutxikoak dira, indarrean dagoen araudiak agintzen duen moduan. Lodiera txikiago hori dela eta oinezkoei, eta edadeko pertsonei bereziki, haietara tinko eta ziurtasunez oratzea errazago egingo zaie, eskudelari bere izateko arrazoia hobeto betetzeko aukera emanez.