Argatxa Jardiñetako eskudelak aldatzen hasi dira

2014/03/20
Argatxa Jardiñetara sartzeko dauden eskaileretako eskubandak aldatzeko lanak gaur hasi dira. Eskudel hauek auzokoen kexak piztu zituzten lodiegiak zirelako.

ULMA enpresak gaur hasi ditu Argatxa Jardiñetako sarreretan dauden eskudelak aldatzeko lanak. Lanak hurrengo asterako bukatuko direla espero da. Lehendik dauden eskudelak, burdinezkoak eta beltzez margotuak, kendu egingo dira eta horien ordez altzairu herdoilezinezkoak  jarriko dira, borobilak eta akabera leunekoak.

Auzoko jendea sarritan kexatu da eskudelak lodiegiak zirelako eta premia zegoenean, ez jausteko, eskudelari gogor oratzeko modurik ez zegoelako.  Eskudel berriek 43 milimetroko diametroa dute (ur botila txiki baten lodiera). Lan horiek 5.200 euroko aurrekontua dute.

Argatxa Jardiñetako eskudelak aldatzen hasi dira

Argatxako eskaileretan aldatu behar diren eskudelak. Argazkia I. A.