Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amaña auzoak haurrentzako bi jolas-parke izango ditu aurten Tiburcio Anituan eta Torrekuaren plaza txikian

Amaña auzoak haurrentzako bi jolas-parke izango ditu aurten Tiburcio Anituan eta Torrekuaren plaza txikian

Artxiboko argazkia.

2016/01/08

Eibarko Udalak enkantera atera du jolaserako guneak sortzeko proiektua 150.000 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 8 aste ditu lanok aurrera eramateko. Aipatutako parkeak aldez aurretik erabakitako hainbat jolasez hornituko dira, Amañako eskolak parte hartu zuen parte-hartze prozesu baten ondorioz. Jarduera horrekin, trenbidearen estaldura-lanetatik sortutako aisialdirako eta ibiltzeko guneak osatu egingo dira.

Aisialdirako eta ibiltzeko gune publiko berriak Amaña auzoan -trenbidearen estaldura lanak direla eta- haurrentzako bi jolas-parke izango ditu urte hasierarako. Bata, pasealeku berrian kokatuko da, Tiburcio Anitua kaleko 4. zenbakiaren parean, hain zuzen ere. Bigarrena, berriz, Torrekua Osasun Zentroko plaza txikian egingo dute. Hala, Eibarko Udalak lehiaketara atera du aipatutako bi parkeen hornitze eta instalaziorako kontratua, 150.000 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

Torrekuan egingo duten parkeak (Osasun Zentroaren parean dagoen plaza txikian eta trenbidearen estaldura lanak egin ostean sortutako egurrezko harmailaren ondoan) 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak izango ditu. Gai ezberdineko dorreak eratzea planteatu da honako elementuekin: lau plataforma, plazatik jolas-lekura iristeko eskailerak, igotzeko sokak, txirristak, plataformak elkartzeko zubiak. Gainera, txori-habi erako kulunka bat izango du, eta baita diseinuko ping-pong mahaia eta saskibaloiko saskia ere.

Bestalde, Tiburcio Anituako parkea Azkena tabernaren parean kokatuko da, oinezkoentzako paseoaren gainean, bidegorriarekin eta bertan jarri diren pergolekin batera. Bigarren parke horretan jarriko diren jolasak 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzat izango dira; eta elementu hauek izango dituzte: 1.50 metroko altuera baino gehiago ez duten bi etxola, txirrista batekin; sokako elementua eta igotzeko elementua.

Parke berrien ezaugarriak, diseinua, ezarriko diren jolas motak edota parkeak zein adinetako haurrei zuzenduta egongo diren, Udalak bere garaian Amaña auzoko eskolan  (ikasleek parte hartu dute irakasleen laguntzarekin) martxan jarritako parte-hartze prozesuaren ondorio dira. Era berean, zer motatako jolasak jartzea komeni zen erabaki nahi zen. Zentzu horretan, Eibarko Udalak irakasleen lankidetza eskertu nahi du prozesu horretan.

Esleipena egin eta gero, jolasak ipinita eta martxan egon beharko dira 8 asteren epean.

Bigarren parke horrek txori-habi erako arkupe-kulunka bat eta minusbaliatuentzako egokitutako beste bat izango ditu, baita jolaserako elementu bat ere mugimendu birakorrarekin, eta beste bat malguki ereakoa. Bestalde, parkearen perimetroa mugatuta egongo da koloretako itxitura-hesi batez eta ate bat izango du.

Bi parkeek neurri guztiak bete beharko dituzte erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, bai jolasei dagokienez, bai azaleko estaldurei ere. Halaber, mantenu eta ordezko elementuen bermeak ezarri dira. Gainera, parkeetan euskaraz eta gaztelaniaz egindako kartel informatiboak ipiniko dira. Guztietan ere, jolas bakoitzerako gomendatutako adina finkatuko da, baita erabilera-gomendioak edota larrialdietarako telefono-zenbakia ere.

Parte hartzeko interesa duten enpresek beren eskaintzak aurkez ditzakete 2016ko urtarrilaren 19ra arte.