Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Alfako langileen aldeko mozioa

2012/12/05

Alfa taldeko Eibarko Enpresa Batzordeak, Eibarko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiei, Alfako langileen aldeko mozio hau onartzeko eskaera luzatu zien. Mozioa hurrengo udal batzarrean berretsita izango da

  1. Eibarko udalak bere babes osoa adierazten dio Alfa-ri, taldeko langile guztiei. Alfa enpresa taldea, hartzekodunen konkurtso egoeran dago eta hori dela eta, Eibarko Udalak gerta daitekeen balizko lanpostu galeraren aurrean eta ondorioz, horrek, Eibar eta eskualdeko ehun ekonomiko eta sozialean izan dezakeen ondorioen aurrean bere kezka adierazi nahi du.
  2. Eibarko udalak, instituzio guztien aurrean ( Gipuzkoako Diputazioa, Eusko Jaurlaritza, etab.) egin beharreko izapide eta kudeaketa guztiak egiteko konpromezua hartzen du Alfa taldearen egoera larria dela eta arriskuan dauden lanpostu guztiak mantentzeko helburuarekin.
  3. Eibarko udalak bere laguntza emango dio Alfako langileen kolektiboak langile guztien lanpostuak defendatzeko eta ehundaka langile langabezia egoeran ez geratzeko asmoz antolatzen dituen ekintza sindikal eta sozial guztiak aurrera eraman ditzan.