Albisteak

Eibar eta Ermua "Ciencia en Acción" XVIII. edizioaren egoitza nagusi izango dira

Eibar eta Ermua "Ciencia en Acción" XVIII. edizioaren egoitza nagusi izango dira

2017/01/16

Programaren helburua da zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea.

Eibar eta Ermua "Ciencia en Acción" XVIII. edizioaren egoitza nagusi izango dira - Gehiago irakurri

Eibarrek hausnarketa prozesu bat ipini du abian negozio digital eredu berriak aurkitzeko hirian

2017/01/11

Hainbat agente ekonomiko, sozial eta formatibo eta erakunde traktoreetako eragile batzuk saiatuko dira Ipuruako merkatu plaza zaharrean etorkizunean sortu nahi den espazioan beren saltokiak kokatzeko ideiak identifikatzen.

Eibarrek hausnarketa prozesu bat ipini du abian negozio digital eredu berriak aurkitzeko hirian - Gehiago irakurri

Itsas-garraioko bi edukiontzik eguneroko gauzak berrerabili eta birziklatzearen garrantzia erakutsiko dute herritarrak kontzientziatzeko

Itsas-garraioko bi edukiontzik eguneroko gauzak berrerabili eta birziklatzearen garrantzia erakutsiko dute herritarrak kontzientziatzeko

2017/01/10

“Bete dezagun bizitza oroigarriekin” izenburupean antolatu duten kanpaina ibiltaria da; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Publikoak Sailak antolatu du Emaus Fundazioaren eskutik. Asteazken honetatik, urtarrilak 11, eta datorren igandera arte, urtarrilak 15, biak barne, bisitatu ahalko da, Untzaga plazan, harmailen tokian.

Itsas-garraioko bi edukiontzik eguneroko gauzak berrerabili eta birziklatzearen garrantzia erakutsiko dute herritarrak kontzientziatzeko - Gehiago irakurri

Eibarko igogailu publikoak egunean 24 orduz funtzionatzen hasi dira

Eibarko igogailu publikoak egunean 24 orduz funtzionatzen hasi dira

2017/01/05

Modu horretan, herritarren eskaerari erantzuna eman zaio zerbitzuaren ordutegia zabaltzeko. Aurreko urtearen martxoan goizeko 02:00ak arte zabaldu zen ordutegia. Ordutegiaren zabalkuntzarekin igogailuen mantenimendu zerbitzua indartuko da.

Eibarko igogailu publikoak egunean 24 orduz funtzionatzen hasi dira - Gehiago irakurri

'Enplegurako bidea' programan parte hartzeko eskatzeko epea urtarrilaren 20an amaitzen da; programak Eibarko gizarte-egoera ahuleko taldeak lan munduan sartzea erraztuko du

2017/01/04

Ekimen horren bitartez, ehun bat pertsonarengan arreta jarri nahi da; % 40 bai ikuspegi pertsonaletik bai teknikoki prestatuko dituzte. Programan parte hartzeko interesa dutenek eskaera orria bete eta Pegoran aurkez dezakete, inprimakian zehaztutako dokumentuak erantsita. Eskaera-inprimakia Pegoran eta udal webgunean dago eskuragai. Programaren kostua 244.300 eurokoa da eta Udalak bultzatzen duen Enplegu Planaren barruan kokatzen da; Udalak finantzatuko du bere osotasunean, Lanbidek ez baitu programan parte hartuko “aurrekontu-exekuzio arrazoiengatik”.

'Enplegurako bidea' programan parte hartzeko eskatzeko epea urtarrilaren 20an amaitzen da; programak Eibarko gizarte-egoera ahuleko taldeak lan munduan sartzea erraztuko du - Gehiago irakurri

Eibarren NANren eta Pasaportearen bulegoa zabaltzea bermatu du Osoko bilkuran Gobernu-taldeak

2016/12/27

Oposizioak aurkeztutako mozioaren inguruan egindako testu alternatibo baten onarpenaren bitartez, gobernu-taldeak zerbitzua hirian eskainiko dela bermatu zuen.

Eibarren NANren eta Pasaportearen bulegoa zabaltzea bermatu du Osoko bilkuran Gobernu-taldeak - Gehiago irakurri

Enpresen Administrazioan eta Giza Zientzietan formakuntza duten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa sustatuko du Eibarrek

2016/12/16

Langabezian egon eta profila betetzen duten hamabost emakumek eta beren lan-etorkizuna merkataritzarekin lotutako lanbideetara bideratu nahi dutenek, trebakuntzan eta gaitasunen eta konpetentzien hobekuntzan formakuntza jasoko dute.

Enpresen Administrazioan eta Giza Zientzietan formakuntza duten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa sustatuko du Eibarrek - Gehiago irakurri

Lurzoru eta azpiegitura industrialen egungo egoerari buruzko ikerketa egingo du Udalak

2016/12/14

Lanaren helburua da izatedun diren azpiegiturak balorean ipintzea, bai lurzoru materian bai pabiloietan jarduera ekonomiko berriak sendotu eta sortzeko.

Lurzoru eta azpiegitura industrialen egungo egoerari buruzko ikerketa egingo du Udalak - Gehiago irakurri

Eibarko Gizartekintza Saileko bulegoak berrituko dituzte 94.000 euroko inbertsioarekin

Eibarko Gizartekintza Saileko bulegoak berrituko dituzte 94.000 euroko inbertsioarekin

2016/12/02

Obrak lizitaziora atera dira; harreralekua berritu eta handituko dute, baita bulegoen banaketaren aldaketa egin ere. Lanok dirauten bitartean -9 astez luzatuko dira-, herritarren arreta zerbitzua ordutegi berdinarekin eskainiko da.

Eibarko Gizartekintza Saileko bulegoak berrituko dituzte 94.000 euroko inbertsioarekin - Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarko Udalak

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarko Udalak

2016/12/02

Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Adierazpen instituzionalarekin. Urtero legez, Euskara maite dugula eta Eibarren euskaraz bizi nahi dugula nabarmen geratzea da helburua.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarko Udalak - Gehiago irakurri