Administrazio Orokorreko Laguntzaile lanpostu bat: lehen ariketa

2014/07/16
2011ko abuztuaren 2ko GAOn -146. zenbakia- argitaratu zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda hura behin-betikotzat hartu ondoren, hautaprobei hasiera ematen zaie.

Oposizio-fasearen lehenengo ariketa oinarriei erantsitako temarioaren ezagutzari buruzko idatzizkoa izango da. Erantzuteko orduan aukera bat baino gehiago eskaintzen dituen ariketa edo testa izango da; erantzun horietatik bat izango da zuzena.

  • Lehen ariketaren eguna: 2014ko irailak 10 (asteazkena).
  • Lehen ariketaren ordua: 11:00.
  • Azterketa egiteko lekua: PORTALEA KULTURA ETXEA; Areto nagusia (2. solairua); Bista eder kalea 10. EIBAR.

 

Informazio gehiago kontsultatzeko, sakatu hemen.