Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Addilanek eta KirolDNAk jaso dituzte Toribio Echevarria sariak, Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak

Addilanek eta KirolDNAk jaso dituzte Toribio Echevarria sariak, Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak

Irudia: www.bicgipuzkoa.eus

2017/07/14

Addilan -«Enpresa Berria» kategorian- eta KirolDNA -«Enpresa Asmoak» kategorian- enpresak lortu dituzte sariak 27. edizioan. Deialdian emandako gainerako aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, Aguirre y Aranzabal eta Nesplora enpresentzat izan dira. Sarien edizio honek, guztira, 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik.

Toribio Echevarria sariak banatzeko ekitaldia aste honetan, asteazkenean, hilak 12, izan da, Eibarko Ik4-Tekniker zentroan. Besteak beste, honako hauek izan dira: Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos; Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua eta Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.

Fabrikazio aditiboan aritzen den industria-esparruko enpresa bati, Addilani (Enpresa Berria» kategorian), eta kirolarientzako irtenbide bioteknologikoak eskaintzen dituen beste bati, KirolDNAri (Enpresa Asmoak kategorian), Toribio Echevarria sariak – Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sariak eman dizkiete.

Gainontzeko aitorpenak Home, Carabinas Cometa, AYA, Aguirre y Aranzabal eta Nesplora enpresentzat izan dira.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, pertsona ekintzaileen lana aitortzeko, eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berriak sortzea bultzatzeko. Sarien edizio honek 31 enpresa-ekinbide jaso ditu honako sektore hauetatik: industria/jasangarritasunetik, fabrikazio aurreratutik, bio/osasunetik eta IKTetatik.

Aldi berean, ekitaldian «Iñaki Goenaga Aitorpena» ere eman dute, haren bi kategorietan: Eibarko Enpresan eta Bikaintasun Ekintzailean.

597 ideia eta proiektu baino gehiago

Sariketa sortu zenetik enpresa-arloko 597 ideia eta proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 37 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 750 lanpostu baino gehiago sortu, horietako gehienak kualifikazio handikoak.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen horretan honakoek ere parte hartzen dute: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentua. Gainera, hauek dira kolaboratzaileak: Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco SPRI eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburu-elkarteak

Sari banaketako ekitaldiaren bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.