Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna

2012/11/26
Euskararen egunean, Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, berak idatzitako Lexikoiaren jendaurreko irakurketa, euskararen hormairudia, jaiotetxean plaka-oroigarria jartzea, lehiaketako sari banaketa eta mahaingurua egingo dira.

Lexikoiaren irakurketa Udaletxeko Pleno Aretoan egingo da goizeko 9etatik iluntzeko 7ak bitartean. Herriko 60 elkarte eta erakundek hartuko dute parte eta 400 irakurle inguru izango dira bertan.

Bitarte horretan Udaletxeko patioan euskararen hormirudia egingo da, eta irakurleek edo irakurketa entzutera gerturatzen direnek parte hartu ahal izango dute hormirudia egiten.

Goizeko 11etan Toribio Etxebarriaren jaiotetxean, Txiriokale 6 zenbakian, plaka origarria jarriko da eta "Txirio kalea" poema irakurriko da. Musika eskolakoek girotuko dute ekitaldia.

Iluntzeko 7etan Lexikoiaren irakurketa bukatu eta mahaingurua hasi bitartean, azaroan zehar burutu den Toribio Etxebarria lehiaketako irabazleei saria emango zaie.

Ondoren Toribio Etxebarria eta bere mundua mahaingurua egingo da, eta hizlari izango dira Serafin Basauri, Antxon Narbaiza eta Asier Sarasua.

Ekitaldiak irekian izango dira.