Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

65 urtetik gorakoek edota mendetasun egoeran daudenek janaria prest eta etxean jasotzeko kanpaina abian

2017/03/03

Hitzaldiak antolatu dira jubilatuen lau etxeetan, ekimen honen berri emateko. Gureak Zerbitzuak enpresak egiten du cateringa, oso prezio merkean.

Gizartekintzak eta jubilatuen etxeek kanpaina berria jarri duten martxan, 65 urtetik gorakoek edota mendetasun egoeran daudenek bazkariak eta afariak prest eta etxean jasotzeko. Ekimen hori PSE-EE eta EH-Bilduk 2016ko aurrekontuei egindako zuzenketa baten ondorio da.

Gureak Zerbitzuak enpresarekin hitzarmena lortu da eta hark emango ditu catering zerbitzuak: interesdunei bazkariak eta afariak etxera eramatea, prezio onean. Zehatzago, bazkaria eta afaria etxera eramateak 8 € kostatuko ditu, baldin eta astean gutxienez 5 bazkari edo 5 afari eskatzen badituzu.

65 urtetik gorakoek edo mendetasun egoeran daudenek eman dezakete izena, eta segituan jasoko dute zerbitzua. Jatekoak bezeroen osasun-premien arabera prestatuko dituzte, ondo kontserbatzeko eta mikrouhin-labean berotzeko taperretan sartuta. Astelehenero banatuko du enpresak aste guztirako janaria.

Ekimen honen berri emateko, Gizartekintzak hitzaldi batzuk antolatuko ditu jubilatuen etxeetan. Hitzaldiak martxoaren 1ean hasi ziren, asteazkena, eta hurrengo asteazkena arte luzatuko dira.

Lehenengo hitzaldia Ipuruako etxean izan zen arratsaldeko 17:30ean. Ostegunean, ordu berean, Beheko Tokiako etxean izan zen hitzaldia. Martxoaren 7an Untzagan, 17:00etan, eta azkena, martxoaren 8an, 17:30ean, Urkin.

Gizartekintza sailetik dei egiten dizuegu, interesa duzuen guztiok jubilatuen etxeetara hurbildu zaitezten eta zerbitzuaren berri jaso dezazuen. Funtzionamenduaren inguruko azalpen grafikoak emango dituzte, baita prezioa, bazkariak eta afariak eramateko modua eta menuak aukeratzeko aukerak aurkeztu ere.