Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“GURASOAK MARTXAN” programaren edizio berria

2013/12/17

Eibarko udaleko Gizartekintza Sailak, “Gurasoak Martxan” programaren zortzigarren edizioa ipini du martxan, Drogamenpekotasunen kontrako IV. Planean dagoen ekimena. Hurrengo hitzaldiak San Andres eta Urkizu ikastetxeetan egingo dira.

Era horretan, gurasoek, euren seme-alabek planteatzen dizkieten egoera guztien aurrean erantzuten jakiteko informazioa izango dute. Ematen zaien informazio hori euren seme-alaben garapen-fasearen araberakoa da.

Programa horren oinarrian hainbat jardun edo ekitaldi daude, presentziazkoak, eta gurasoei, hitzaldi bidez, informazioa eta gaitasun ekintzak eskainiko zaizkie. Eibarko ikastetxeetako Guraso Elkarteekin eta Gipuzkoako “Baikara” Gurasoen Federazioekin elkarlanean arituta antolatzen da.

Hurrengo hitzaldiak hauek izango dira

- SAN ANDRES IKASTETXEA

"Conviviendo entre culturas."

Otsailak 3. 18:30

- URKIZU IKASTETXEA

"Cómo transmitir hábitos saludables."

Otsailak 6. 18:30

 

Hitzaldi guztiak dira irekiak, beraz, gurasoek edozein ikastetxetara joateko aukera izango dute, ez bakarrik euren semea edo alaba ikasten dabilen ikastetxera.