Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013ko auzoetako bileren datuak

2013/11/29

469 herritarrek hartu dute parte bileretan, Udalari 271 iradokizun egin dizkiotenak. Joan zen urtean baino % 20 gehiago izan dira auzotarrek aurtengoan egin dituzten proposamenak. Benetan handia izan da hiritarrek parte hartzeko udal ekimen honen arrakasta.

Udalak, Eibarko auzoetan azken asteotan egin dituen zazpi bilera horietara 469 pertsona agertu dira. Batzar horiek auzotarren kezkak, proposamenak edo nahiak ezagutu ahal izateko egiten dira. Topaketa horietan bildu diren datuek agerian erakusten dutena zera da: orain dela urte batzuk, hiritarren arazoen berri edukitzeko asmoz, udal arduradunek  berreskuratu zuten hiritarren parte-hartze prozesu honek arrakasta handia izan duela.

 Arrakasta honen erakusgarri, eta 2012. urtekoarekin konparatuta, urte honetako "auzoko bilerak" delakoetan hiritarrek egindako proposamenek edo erreklamazio-kopuruak izan duen gorakada dugu. Batzarretara etorri den jende-kopurua ostera, joan zen urtekoaren antzekoa izan da.  Guztira, 271 iradokizun bildu dira aurten, joan zen urtean 225 izan ziren. Parte hartu dutenak 469 izan dira, eta joan zen urtean 465 izan ziren.

Jende gehien herriaren behe edo barren aldean batu da, 100. Amañan, 85 pertsona bildu ziren. Urkin 70; erdialdearen behe aldean eta Ipuruan 65 agertu ziren; herriaren erdialdean 43 eta Legarren 41.

 Iradokizunei dagokienez, bilerarik emankorrena behe edo herriaren barren aldekoa izan zen: 73 proposamen egin zituzten auzotarrek; "erdialdearen beheko aldea" delakoak 52 aurkeztu zituen; Amañak 32, Ipuruak 31, erdialdeak 30, Urkik 27 eta Legarrek 26.

 Proposamen gehienak ohiko udal sailetarakoak dira, eta aurreko urteen pareko zifretan dabiltza.  Iradokizun horietako gehienak Zerbitzu sailari zuzendutakoak dira (120), Obra sailari 55 heldu zaizkio, Udaltzaingoari 45, Alkatetzara 32 eta Hirigintzara 19.

Orokorrean hartuta, 2012ko bilera haiekin konparazio bat eginez, hauek dira emaitzak: aurten 45 iradokizun edo eskaera gehiago jaso dira eta 4 parte hartzaile gehiago egon dira. Eta Sailei dagokienez, Obretakoak 21 proposamen gehiago jaso ditu, Alkatetzak joan zen urtean baino 20 gehiago, Zerbitzu sailak 4 gehiago, Udaltzaingoak 3 gehiago eta Hirigintzak 2 gutxiago