2012ko San Juan jaietan kale-salmentan aritzeko onartuen eta baztertuen aldi baterako zerrenda

2012/05/09
Eskaerak egiteko epea bukatuta, Sanjuanetan kale-salmentan aritzeko onartuen eta baztertuen aldi baterako zerrenda kaleratu da. Baztertuen atalean adieraziko da zein izan den baztertze-arrazoia.

Behin behineko zerrenda hau Udalaren web orrian, ediktu taulan eta PEGORAn egongo da ikusgai, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.

Eskaerak zuzentzeko epealdia. Baztertuak izan diren eskaeren kasuan, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, 10 laneguneko epean aurkeztu ahal izango da falta den dokumentazioa. Erreklamazioak PEGORAn aurkeztu behar dira, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.

Onartuen eta baztertuen zerrenda epe barruan aurkeztutako erreklamazio horiek ebatzi ondoren onartuko da, onartuak izan direnei adjudikatu zaizkien zozketa-zenbakiekin. Behin betiko zerrenda hori Udalaren web orrian, ediktu taulan eta PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) kaleratuko da.  Zerrendarekin batera, mahaiaren osaketa zein den azalduko da eta zozketa egiteko eguna eta lekua adieraziko dira.