Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ZINE FORUMA: "Quiero ser italiano"

NAZIOARTEKO ETORKINEN EGUNA dela eta, hurrengo abenduak 19an, osteguna, arratsaldeko 18.30etan, Portaleako Areto Nagusian "Quiero ser italiano" komedia emanaldia egongo da. Bukatzean, familia etorkinen bigarren belaunaldien integrazioaz mintzatzeko aukera egongo da debate batetan.

Sarrera librea da.

Laburpena: Dinio Fabrizzi Maserati saltzaile garrantzitsua da Nizan. 42 urterekin, lanean mailaz igotzekotan dago eta neskalagunak berarekin ezkontzea nahi du. Bizitza aparta du Dinok. Baina bizitza perfektu hau gezur batetan dago oinarrituta: Dinoren benetako izena Mourad Ben Soud da, sekretuan gordetzen duen datu bat. Ohiz kanpo, Mouradek Ramadana kunplitu beharko du bere aita gaixoari egindako agintza bat ondratzeko… eta ez da erreza izango disimulatzen.

Zer
Noiz 2013/12/19
18:30 - 21:00
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal