Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Wangari neska arbola

KARLIK DANZA TEATRO

Basozain batek baso-sute baten harira erabat kiskalita gelditu den paisaiaren aurrean jasotako porrota onartzeari uko egiten dio. Behin Wangari Maathai deitzen den Emakume Arbolari kontatzen entzun zion elezaharra gogoratzen du; koli-bri umilaren alegia, basoko garren laztasunaren gainetik bere mokoarekin ur tanta eramaten ja-rraitzen du, ahal duen eta hoberen egiten baitu.

Horrela Nyerira gerturatuko gara, Afrikaren bihotzean dagoen kikiyu herria bat, Kenia mendiaren begirada sakratuaren babesean. Bertan Wangari Maathai umeak bere lehenengo pausuak ematen ditu, Lurraren edertasunaz ohartzen da eta bizitzaren zein heriotzaren zikloak antzemango ditu. Bere amarengandik hazien eta uzten boterea ezagutuko du eta bere amonarengandik landatutakoa hazten ikusteko behar den pazientzia edukitzen. Baina gainera diruak eta interesak Lurra zauritzen dutela ere ohartuko da…

Wangari neskatoak Kenia Mendiaren ahots mingarria entzuten du, basozainari bezala beste zenbaiti esperantza bueltatzen diotenak, kolibriaren hegaldian sinesten duten horiei.


UMEENDAKO ANTZERKIA

Zuzendaria: Cristina D. Silveira

Dramaturgia: Itziar Pascual

Antzezleak: Elena Sánchez, Cristina Pérez, Elena Lucas, Amelia David

Iraupena: 55 min.

 6€

www.karlikdanza.com


Zer
Noiz 2014/10/04
17:00 - 18:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal