Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Vargas Blues Band

 

Estatu mailan blues talderik ospetsuenetakoa da Javier Vargas gitarra-joleak gidatzen duen Vargas Blues Band delakoa, eta musikari madrildarra Coliseoan izango da bere bandarekin batera argitaratu berri duen azken lana aurkezten. “Heavy City Blues” izenburutzat duen diskoa duela 20 urte taldea sortu zenetik plazaratu duten gogorrena da, 10 abesti orijinal eta Everly Brothers taldearen “Love hurt” kantaren bertsio bat biltzen ditu. Gaur arte hamasei disko grabatu dituzte dagoeneko eta taldearen izenak esaten duen bezala blues doinuak dira gehien jorratzen dituztenak. 

10€


Zer
Noiz 2014/02/21
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal