Udal Batzarra

1. Atala: 2015eko abenduaren 28an eta 2016ko urtarrilaren 25ean Udalbatzak egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.

2. Atala: Mezuak eta jakinarazpenak.

3. Atala:

Erakunde, Lurralde eta Lege gaietarako Lan Batzordetik.

1.- Eibarko Hirian Ibilgailuen Aparkamendu-Denbora Mugatua Arautzeko Ordenantza aldatzeko proposamena.

2.- Udaltzaingoak kudeatutako zehapen espedienteen Instruktorea izendatzea.

Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik.

Gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin etxebizitzak alokairuko merkatura ateratzeko diru-laguntzak arautzen dituzten Oinarriak aldatzeko eta behin betiko onartzeko proposamena.

Obra, Hirigintza eta Ingurumen  Batzordetik.

Hezkuntza Esparruaren  hezkuntzako ekipamendu partzelaren Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.

4. Atala: Premiak

5. Atala: Galderak eta erreguak

Noiz 2016/02/29
19:30 - 20:30
Non Batzar Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal