Udako ikus-entzunezkoak

ILLIMANI, BOLIVIAKO IZPIAK ETA HIZKIAK                                  

Amets Arzallus - Txomin Txueka

Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien. ARGIA aldizkarian erreportaia sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai gero Durangoko azokan, “Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak”. Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun.


Zer
Noiz 2013/07/02
22:00 - 23:00
Non San Andres elizaren klaustroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal