Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trío medianoche

Halabeharrak baltsak eta bolerok irrikaz maite dituzten hiru pertsona batu zituen Eibarren, bada urte eta erdi “Trío Medianoche” jaio zela. Pedro Bartra, Bernardo Aguilera eta  Jesus Mari Bastida zaleen aurrean jotzea zer den badakiten beteranoak diren arren talde berri bat eratu dute, eta ilusioz gainezka dihardute han eta hemen doinu latinoamerikarrak eskaintzen. Iaz bezala, aurten ere Coliseo Antzokiko taula gainean izango dira musika estilo hau maite duten eibartarrak gozarazteko asmoz, eta gainera, “Viajando con el Trío Medianoche” laster kaleratuko den hirukotearen lehen diskoaren aurkezpena egingo dute.

Sarreren prezioa: 10 euro.

Zer
Noiz 2014/12/19
20:30 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal