Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Terapiak

VAIVÉN  Producciones           

Egilea: Christipher Durang

Zuzendaritza: Rafael Calatayud

Antzezleak: Dorleta Urretabizkaia, Mikel Losada, Kepa Errasti, Ana Pimenta, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Asier Oruesagasti

10€


¿ZER DA “TERAPIAS-TERAPIAK”?

Vaivén eta La Pavanak atseginez aurkeztu nahi dizuegu Terapiak. Christopher Durang egilea aukeratu dugu gaur egungo antzerkiaren kontestuan oso entzutetsua delako, komediaren alorrean erreferentzia handia. Christopher Durang Woody Allenekin parekatu izan da bere argitasuna eta umore mikatzagatik, unibertsalak diren gaiak modu ozar eta sakonean lantzen baititu: sexua eta maitasuna.

Hauskortasuna darion komedia ero baten aurrean gaude. Pertsonaia bakoitza oreka emozionala bilatzen saiatzen da bere apurkortasunetik eta hain menpeko ez izateko harremanak sortzen saiatuko dira, bidean estropezu bat baina gehiago eginik.

Euren identitate sexualaren bila dabiltza, euren alter ego afektiboa, biziaturik dauden borobiletatik irteten saiatuko dira eta zentzu gabeko terapietan babestuko dira, terpeuta eroak eta eskrupulurik gabekoak hauek, benetan terapiaren beharra azken hauek behar dutela agerikoa izanik.

Terapiak une batzuetan absurdozko umorera garamatza erritmo azkar eta zirraragarri baten bitartez.


Zer
Noiz 2014/01/24
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal