Platinum - Tributo ABBA

ABBAzaletasuna ez da oraindik orain amaitu, eta zorionez PLATINUM bezalako musika-talde handiak mundu guztitik dihardute biran musika modernoaren historiako talderik ospe-tsuenetakoa izan zena berpizteko.

ABBAren talde klonikoa, PLATINUM, ABBAri tributua egingo zion munduko musika-talderik onena izateko helburu irmoarekin sortu zen 1997an, eta jatorri ingelesa duten 6 kidek osatzen dute. Talde gisa, euren izena musika munduan errefe-rentzi sendoa da. Zertzelada guztiak tentuz zaintzen dituzte; PLATINUMek ABBAren musikaltasuna, jantziak eta koreografia modu harrigarrian bateratzen ditu, arnasa mozteko ikuskizunak eskainiz.

PLATINUM fidel taularatzen da, jatorrizko ABBAren magia ahaztezinaren eta distiraren isla da euren jarduna, eta erronka nagusia atzetik aldez aurretik grabatutako  musika  konponketarik ez erabiltzea da. Azken finean, ABBAkoke ez zituzten inoiz erabili! London Evening Standard-ean euren kontzertuak “orijinalak baino hobeak” direla esaten denean, zerbait oso berezia egiten ari direla ulertzen da. Eta horrela da!

ABBAren arrakasta handien produkzio musikal txundigarria, koreografia Eder baten laguntzarekin. Ezbairik gabe, antzezpen magiko hau ABBAren gainean  inoiz ikusi eta entzun duzuen antzekoena da. Ikustekoa!


sarrerak: 22€

www.kutxabank.es

Eibar: Birjiñape, Trinkete, Portalea Taberna, Terraza, Caserío

Elgoibar: Lambroa, Kaia    Ermua: Caperos  Durango: Gambrinus

Zer
Noiz 2014/11/15 23:00
2014/11/16 01:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal