Patrik Grijalvo Millois

Gaztea izanik ere, Patrik Grijalvo (1984) artista bilbotarraren ibilbide profesionalak bide luzea du egina gaurdaino. Getxoarteko eta Ibilarteko azken edizioetan erakutsi ditu bere obrak, baita Rekalde Aretoan ere, besteak beste. Baina nazioartean egin dituen erakusketak ere ez dira gutxi; Atenasen, Austriako leku ezberdinetan, Rotterdamen, Vienan eta Guatemalan izan dira ikusgai bere lanak.  Argazkilari trebea dugu, ezbairik gabe, eta Grijalvoren lanek ez dute inor axolagabe uzten. Estilo propioa duen artista da, eta horretan datza bere arrakastak. Portalean egingo duen erakusketara argazki collage ugari ekarriko ditu argazkilari bizkaitarrak.

 

asteartea- igandea  18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2014/01/24 18:30
2014/02/16 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal