Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora.

Juan Luis Ibarlucea eibartarrak idatzitako zientziaren zabalkunderako lan hau, Newtonen sagarretik esku-pilota kuantikora. Berrikuntza eta zientzia zabaltzen - De la manzana de Newton a la pelota vasca cuántica. Divulgando innovación y ciencia "Eibarko Koadernuak" sailaren barruan kaleratzen du Ego Ibarrak eta lau formatu hauetan editatu du: alde batetik paperean, eta bestetik, PDF, mobi eta epub edizio digitaletan. Aurkezpen ekitaldian alkateak, Juan Luis Ibarlucea egileak, Alejandro Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusiak eta José Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariak hitz egingo dute.

Ego Ibarra batzordeak koordinatu eta zuzendu du lan guztia baina, horretarako, ezinbestekoa den bezala, testua Teknikerreko adituen galbahetik pasatu da. Azala Nerea Isasik egin du; marrazkiak Juan Luis Ibarluceak egileak berak egin ditu eta itzulpena Asier Etxaburua eta Amaia Rodriguezek egin dute.

Noiz 2013/01/24
19:30 - 20:30
Non Armeria Eskola
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal