Napoka Iria

Napoka Iria, duela ia hamar urte sortu zuten Ander Mujika eta Miren Narbaizak. Ordutik hainbat lan eman dituzte argitara eta oraingoan “Arnasten ikasteko berriz” estudioko azken albuma aurkeztera datoz Coliseora.

Aurrez eskainitako kontzertuan nola, oraingoan ere gonbidatuak izango dituzte oholtzan. Batetik, Euskal Herrian eta munduan barrena dabilen Aitor Etxebarria gernikarra aka El Txef A izango dute lagun. Etxebarriak musika elektronikoaren munduan bere lekua egin du, avant pop elektronikora hurbiltzen diren konposizioekin eta “We walked home together” bere azken lanak oihartzun haundia izan du nazioartean.

Bestetik, gernikarrarekin hainbatetan kolaboratu duen Beñat Narbaiza eibartarrak bere ahotsarekin osatuko du emanaldia, Norman edo Estigia taldeak egun batez alde batera utziz eta Napoka Iriarekin batera hainbat kantutan parte hartuz.Bukatzeko, eszenografiaren ardura Iñaki Larrañaga artista eibartarrak hartuko du bere gain. Ibilbide luzeko margolari bikain honek bere ukitu originalaz jantziko du eszenatokia.

6€

Zer
Noiz 2014/10/10
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal