Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

NAN

ERTZA

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria?

“Aberria ala hil”, nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?


Zuzendaria:Asier Zabaleta

Dantzariak:Asier Zabaleta, Iñar Sastre

Bideoa:Iker Urteaga

Textuak:Asier Zabaleta, Xabier Lete, J.A. Irigaray

Musika:Iñar Sastre

Iraupena:50 min.

 6€

www.ertza.com


Noiz 2014/10/17
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal