Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mikel Markez

‘Indar bat dabil hor’ izenburu enigmatikoaren pean aurkezten du Mikel Markez kantariak (Errenteria-1971) bere proiektu berria, 1988. urtean kantagintzan hasi zenetik plazaratzen duen hamargarrena.

Mikel Markez (ahotsa, gitarra) ez da bakarrik egongo oholtza gainean, berarekin joko dute Arkaitz Miner (gitarra akustikoa, mandolina, biolina), Satxa Soriazu (pianoa eta teklatua) eta Amaiur Cajaravillek (kontrabaxua).

 

‘‘Indar bat dabil hor’

Soiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarriak sortu ohi dira, Mikel Markezen lan berriak erakusten duen bezala. Indarra eta soiltasuna, muturretan dauden kontzeptuak diruditen arren, Oreretako kantariaren eskutan, biak izate beraren bi alde osagarri bezala ageri dira, ez baita bata ulertzen bestearekin batera ez badator. Horretan datza seguraski, hein handi batean, sortzaile xume eta oparo honen sekretua, hainbeste urtez, hasieran bezain tinko eta sujerikor jarraitzeko.

Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markezek bere lan guztietan, kanta zuzenen bidez, beti askatasun gosez dabilen gizakumearen eguneroko pairamenduak uxatuko dituzten une gogoangarriak eraikiz.

 8€ 

Zer
Noiz 2014/01/17
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal