Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Los huerfanitos

Susmozas anaiek gorroto dute antzerkia.

Antzerkia egitera sartzen dira.

Ausias Susmozas jaunaren heriotzak denbora askoan elkartu gabe zeuden hiru semeak batzen ditu; Argimirok, Bartolomek eta Crispulok euren aitak emandako maitasun urria konpentsatuko duen kontsolamendu monetarioa jasotzeko prestutasun osoa dute. Baina heldu ezina den zor ikaragarri batekin egiten dute topo: bankua aitaren antzerkiarekin geldituko da hau kitatzea lortzen ez badute. Konponbide bakarra produzitzen jarraitzea da, eta denbora laburrean obra bat estreinatzea: La vida es sueño. Hirurek euren bizimodu aldrebesarekin eta egoera ekonomiko kaxkarrarekin, zuzendari trakets batekin, babes tekniko bakar moduan aritzen den pentsionistarekin eta terapia talde batetik erreklutatutako aktoreekin borrokatu beharko dute.

Antzerki munduren  satiratik haratago, egungo krisi ekonomikoaren satira bat da, eta hau gainditzeko jendeak bizia aurrera nola ateratzen duen islatzen da. Umorez eta haserrez beteta, oraingo errealitatea erakusten du, hala ere, optimismoz.

Prezioa: 10 euro.

Sarreren aurre salmenta abenduaren 9tik aurrera, 19:00etan.
Zer
Noiz 2015/01/23
09:35 - 10:35
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal