Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lilurarik ez. Mikel Laboarekin solasean

salvador

IÑAKI SALVADOR

Inork ez ditu ezagutzen euskal kulturan horrenbesteko eragina izan duten eta duela gutxi desagertu den Mikel Laboa musikari apartaren obrak Iñaki Salvadorrek bezain ongi, izan ere, hogeitabost urtetan zehar lagundu dio pianoarekin kantariari. Omenaldi gisa musika honen zati bat interpretatzen du hirukote modura eta jazz ikutuekin. Soilik Iñakik gauzatu lezakeen diska hau behar bezalako kalitatearekin, eta horrela izan da.

Iñaki Salvadorrek bere buruarekin “zintzoa” izatea bilatzen du, horregatik eraman ditu Laboaren kantak bere “eremura”, jazz-era alegia, horien artean;  “Ihesa Zilegi Balitz” abestiaren birtitulazioa den “Ihesa” , “Denbora ez da Luzea” kantarekin nahasten dena; “Izarren Hautsa”-ren bertsioa den “Izaren Inguruan”; “Txoria Txori” delakoaren inguruko zenbait bat-bateko, edota albuma ixten duten  “Baga, biga, higa”-ren hainbat aldakuntza. Azken honetan Oteiza errezita-tzeko saiakeran Laboaren ahotsaren gainean berriro pianoa jo-tzeko “jolasa” sartzen da, edo Atahualpa Yupanqui eta Paul McCartney abesten “Diálogos con Mikel”-en, haren “lekeitioak”-etako bateko hainbat pusketa berrerabiltzen ditu, argitaragabeko zatiren baten gehiketarekin.

Iñakik ez du bertsio errazak eta atsegingarriak egitea bilatzen, Laboaren obrarekin aurrez aurre topa gaitezen giroak sortzen saiatzen da.

Esan dezakegu berarekin 25 urte luzez lan egin zuen kantautorea horrenbeste ezagutzeak “bereziki” erraztu diola lan musikala, nahiz eta emozionalki zailagoa suertatu zaion, Laboari gordetzen dion “errespetu handia” gailendu baita.

Diska on bat musika bikain baten inguruan.


Zer
Noiz 2012/10/26
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal