Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Leo Harlem

Duda izpirik gabe, Harlem estatuko komikorik onenetakoa da. Lagunen broma astun batek erabat irauli zuen bere bizitza, eta “El Club de la Comedia” programaren 3. Bakarrizketen Sariketako final handian kokatu zen, besteei barre egin arazten bizitzea errentagarria izan litekeela deskubritu zuen.

Ordutik bere lagunek gidoilari aparta dela diote, bizitzako gauza txikiak modu harigarri, bakar eta imitaezinean islatzen ditu egoera bakoitzean.

“El Club de la Comedia”, “La hora de José Mota”, “El Club del Chiste” edo “Se lo que hicisteis” bezalako programetan parte hartu du, eta Onda Ceroko “Radio Estadio” programan kolaboratzaile gisa aritu da spot ezberdinak eginez, Real Valladolid taldeko harpidedunen kanpainarako egin zuenak, esaterako, Futbol Liga Profesionalaren aldetik saria jaso zuen.

“Cómicos, algo más que los mejores monólogos” taldeko kide da duela urte askotik hona.

Gaur egun jardunaldi kooperatiboetarako gehien eskatzen duten artista da. Bere bakarrizketarik onenak egiten ditu bertan, produktuen aurkezpenak burutzen ditu, Read Show-etan parte hartzen du eta ceremonia maisu moduan kolaboratzen du.

Zer
Noiz 2013/01/26
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal