Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Las maestras de la República

Zuzendaritza: Pilar Pérez Solano.

Antzezleak: Laura de Pedro, Marta Barriuso, Mª del Carmen Agulló Díaz, Hilda Farfante Gayo, Carmen García Colmenares, Herminio Lafoz Rabaza, Elvira Ontañón Sánchez-Arbós, Mª del Mar del Pozo Andrés, Sara Ramos Zamora, Alfonso Vigre García.

3€

Emakume ausartak eta konprometituak izan ziren Maistra Errepublikarrak, emakumeen eskubideen konkistan eta eskola publiko zein demokratikoaren printzipioetan oinarritzen zen hezkuntzaren modernizazioan parte hartu zuten.

Garai hartako maistra baten birsortzearen bitartez eta argitaratu gabeko artxiboko irudien bidez, gure egunetaraino iritsi den maistra errepublikar haien ondare paregabea azaltzen du dokumentalak.

Irakasle hauek bizi izan zuten une historikoa zein zen eta hezkuntzaren bidez gure herriko eraldaketa sozialaren prozesuan nola parte hartu zuten ezagutuko dugu familiartekoen eta ikertzaileen testigantzen laguntzarekin.


Zer
Noiz 2014/04/14
19:00 - 21:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal