Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Itsasoaren emazteak

Oinkari Dantza Taldea - HIKA Teatroa

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Dantzariak - Antzezleak: Oinkari dantza taldea & Miren Gojenola y  Agurtzane Intxaurraga

 8€    


Itzela da, handia, umela ta gazia,

beldurgarria,  iluna, amai ezina ta bizi-bizia.

Jostaria? Oldarkorra eta zirikatzailea,

indartsua, erronkaria!...

Isila, zaratatsua, iluna, argia,

urdin argia, baltza,

Geldi ezina, dantzaria... dotorea.

Geuria. Geure geuria.

Ikuskizun honek, euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bildu dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi sareetan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Kresal usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi izan dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gazitik hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz...

  “Karakterra biozu itsasoari aurre egiteko eta biharrari bape beldurrik ez.”

“Eskuokaz osatu dodaz arrantzale zure zauriak eta eskuokaz bildu gure umeak eta egunero josi sareak. Eskuokaz lehortu baita erakutsi gura ez dodazan malkoak ere... dana egin dot saregileon eskuokaz. Baina nik halakoetan pentzetan dot... hau usain ederra nire eskuena: kresal freskuarena!”



Zer
Noiz 2014/05/01
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal