Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Goenkale

Kondesaren erretratua

Glu Glu Producciones

Goenkalek aurten 18. urtea bete du emisioan. Heldutasunera iritsi dela esan genezake urteei erreparatzen badiogu. Ez da makala, 18 urte beteak ikus-entzuleen harrera onari esker. Gure esker ona adierazteko unea iritsi dela uste dugu eta 18. urtea ospatzeko Goenkale zuzenekoan ikusteko aukera eskaini nahi diegu. Horixe da egitasmo honen xedea. Ez da erronka hutsala. Euskal telebistan marka guztiak hautsi dituen telesail arrakastatsua antzezlan bakarrean txertatzea egitasmo zirraragarria da. Jakin badakigu gainera ikusle andana hurbilduko dela antzokietara, adin eta molde ezberdinetakoak, eta ezin ditugu dezepzionatu.

“Goenkale” (Kondesaren erretratua) antzezlanean Goenkaleri horrenbesteko arrakasta eman dioten elementuei (intriga, maitasun istorioak), irria eta barrea eragingo duen komedia gaineratu diegu. Ikusleen gozamenerako atondutako egitasmoa da, eta sorpresa bat edo beste ere egongo da; esaterako, Goenkaleko hastapeneko pertsonaien inguruan orain arte ezkutuan egon den datu bat argituko dugu.

Zuzendaritza:  Jokin Oregi

Antzezleak: Xabier Perurena, Ylenia Baglietto, Felix Arkarazo, Maria Cruickshank, Yannick Vergara, Carlos Nguema

Zer
Noiz 2013/01/18
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal