Gazta zati bat

gazta

Jon Maia

Nazioen Munduan ekimenetik abiatzen da filma, eta Euskal Herria eta Eskoziako herritarren erabakitzeko eskubidearen inguruan ari da hein handi batean, herri kirolen truke batetik abiatuta. Zuzendariaren hitzetan: “Dokumental honek euskal gatazka modu berritzaile batean aurkezten du: hainbat gertakizunen inguruko gertuko begirada eskaintzen du, letra txikiz kontatzen du historia, gertutasunetik, intimismotik eta umoretik... Gizatasunaren faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta kazetaritza kroniken estereotipoetatik aldentzen da”. Dokumentala Nazioen Munduan kolektiboaren ekimena da eta Pixelek produzitu du. Xabi Solano eta Zigor Lanpre DZ izan dira musika sortzeko ardura izan dutenak.

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria.

Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Zer
Noiz 2012/10/10
19:00 - 21:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal