Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

En alta mar

LA MACHINA TEATRO

Antzezleak: Patricia Crecas, Fernando Madrazo, Rita Cofiño, Luis Oyarbide

Zuzendaria: Francisco Alcarce

Autorea: Slawomir Mrozek

5€

Zentzugabeko atmosfera batean eta umore garratz baten bidez, itsasoan galdutako hiru pertsona dira “En alta mar” antzezlanaren protagonista, janz-kera dotore arraroak soinean dituztela, bizirauteko erabaki bereziak hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Gatazka basati bat abiapuntu hartuta, lanak beti inguruan ditugun gaiak lantzen ditu; boterea eskuratzeko bo-rroka, hierarkien antolaketa apetatsua eta aberastasunaren banaketa. Ironia, jolasak, aliantzak, estrategiak, histrionismoa, isekak eta umorea… dira ikuskizun honen osagaiak, irudimena askatu eta gizakiaren esentzia primarioa islatzen duen mundu batean murgiltzea ahalbidetzen dutenak. Finean, orijinaltasunez taularatzen den antzezlanak gizakiaren izaeraren erretratu bat eskaintzen du.


Zer
Noiz 2013/10/31
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal