Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Klub Deportiboaren argazki-erakusketa

Urtero bezala, aurten ere heldu da Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek data hauen baitan Portalean egin ohi duten erakusketa kolektiboa gauzatzeko garaia. Taldeak izen handia hartu du azken urteotan eta erreferentzia bilakatu da, Euskal Herrian ez ezik, baita beste lurralde batzuetan ere, hein handi batean 2009. urtean Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zutenetik.

Artista handiak daude taldean eta oso lan ederrak aurkezten dituzte urtero. Gaur egun 30 lagun biltzen dira astearte guztietan Klub Deportiboan, eta indibidualki erakusketak egitera ausartzen ez diren argazkilarientzat aukera paregabea izaten da kolektibo gisa urtero egiten duten hau. Kide bakoitzak bizpahiru lan aurkezteko tartea izango du, eta gainera aurten Mikel Orozko gazteak egindako argazki muntaia baten proiekzioa ere egongo da ikusgai.

Miradas (Jose Vila)
Miradas (Jose Vila)
José Luis Martínez - Mikel Orozco - Bakarne Elejalde - Pedro Arriola - José Luis Irigoien - Alberto Luque - José Valderrey - José Vila - Eduardo Magunacelaya - José Ignacio Aizpurua - Carlos Ramos - Einer Rodríguez - Juan Antonio Palacios - Zigor Astigarraga - Fernando Retolaza - Aitor Sarasketa - Federico Cuenca - Enrique Albistegi - Virginia Arakistain - Vicente Eizagaetxeberria - José Ignacio de Castro - Alex Bergara

Zer
Noiz 2011/12/09 18:30
2011/12/30 20:30
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal