Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Ignacio Zuloagaren egungo islak

Badira urteak Ignacio Zuloaga Institutuan Batxilergoa ikasten ari diren gazteen artelanen erakusketa burutzeko apustua egin zela, hein handi batean modalitate artistikoa egiten ari diren ikasleen lanak egongo dira ikusgai erakusketan. Ikasleek ikasgai ezberdinetan landutako hamaika lan hartuko ditu muestrak: marrazketa tekniko eta artistikoa, diseinuaren oinarriak (barne diseinua, grafikoa eta industriala), margogintza, zeramika, argazkigintza, ikus-entzunezko kultura... Artista gazteek gelako egunerokotasunean gauzatzen dituzten lanak erakutsiko dira, hau da, ez bereziki okasio honetarako prestatutako artelanak, ikasturtean zehar klase ezberdinetan gauzatutakoak baizik. Ekimen hau 1999-2000 ikasturtean jarri zen martxan eta urteen poderioz ohitura bihurtu da, azken urte hauetan beti gorde izan da tarte bat Portaleko erakusketa aretoan ikasleen lanak hartzeko. Izan ere, ikasleentzako aukera paregabea da euren obrak herritarren eskuetan jartzeko eta ikasleak pozik sentitzeaz gain, hauen gurasoak ere oso arro azaltzen dira.


asteartea - igandea   18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2014/04/04
2014/04/27
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal