Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Ignacio Zuloagaren eguneko islak

 

Badira urteak Ignacio Zuloaga Institutuan Batxilergoa ikasten ari diren gazteen artelanen erakusketa burutzeko apustua egin zela, hein handi batean modalitate artistikoa egiten ari diren ikasleen lanak egongo dira ikusgai erakusketan. Ikasleek ikasgai ezberdinetan landutako hamaika lan hartuko ditu muestrak: marrazketa tekniko eta artistikoa, diseinuaren oinarriak (barne diseinua, grafikoa eta industriala), margogintza, zeramika, argazkigintza, ikus-entzunezko kultura... Artista gazteek gelako egunerokotasunean gauzatzen dituzten lanak erakutsiko dira, hau da, ez bereziki okasio honetarako prestatutako artelanak, ikasturtean zehar klase ezberdinetan gauzatutakoak baizik.

 

asteartea - igandea  18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2015/04/17 18:30
2015/05/03 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal