Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena - Poesia eta kantuen errezitala


Maialen Lujanbio -  Juan Pinilla

20:30    7€  

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko apirilean Eibarren egingo diren ekitaldien barruan, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Juan Pinilla flamenko abeslariak emanaldi berezia egingo dute. Artista biek gerra garaia gogoraraziko digute, bakoitzak bere alderditik, bertso, abesti eta poesietan oinarrituta. Aipatutako bi lagunen ahotsaz gainera, argazkiak eta bideoak ere izango ditugu bidelagun, gerra garaiak Eibarren izan zuen eragina gogora ekartzeko. Indalecio Ojangurenek eta Castrillo-Ortuostek ateratako argazki zaharrak, gerra garaian Eibarren grabatutako pelikula zaharrak, eta gerrako amesgaizto hura zuzenean bizi izan zuten eibartarren lekukotasunak. Izan ere, gerra garaia ezagutu zuten adineko eibartarren kontakizunak ere entzun eta ikusi ahalko ditugu ikuskizun hunkigarri honetan.

Zer
Noiz 2012/04/26
20:30 - 22:00
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal