Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko artisten Elkartea

Eibarko Artisten Elkartearen bazkideek euren lanak erakutsiko dituzte Portalean, urteroko hitzorduari eutsiz, erakusketa aretoak hartzen duen hitzordurik kolektiboenak ateak zabalduko ditu beste behin. Berrogei autore inguruk aurkeztuko dituzte euren obrak, material eta gai ezberdinen inguruan atondutako lanak egongo dira ikusgai eta artista bakoitzak pare bat aurkezteko aukera izango du.

Eibarko Artisten Elkarteak 170 bazkide inguru ditu eta oparoa da bizi duen egoera, baina kide gehientsuenak beteranoak dira eta gazteei bertara gerturatzeko deia luzatzen zaie asoziaziotik.

 

asteartea - igandea   18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2013/04/05 18:30
2013/04/28 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal