Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Danborrada

San Juan jaietan entzuten da danborrada Eibarren, baina urtarrilean ospatzen den kontzertu honek danborraren soinua berrartzeko balio du. Beste edizio batzuetan Untzaga plaza edo Astelena pilotalekua izan badira ere eszenatoki nagusiak, azken urteotan zita honek pauso bat gehiago eman du eta orain danborrada Coliseo Antzokiko taula gainera igotzen da. Usartza Txistulari Bandak bere musikarekin lagunduko ditu danbor-joleak, ohiko danborradetako doinu esanguratsuenak eskaintzeko. Errepertorioak San Juanetan urtero entzuten diren piezak jasotzen ditu, eta beste zenbait Donostiako danborradarekin lotura zuzenagoa dutenak.

Zer
Noiz 2015/01/18
12:30 - 13:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal