Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Constelaciones

ARACALADANZA

Ideia eta zuzendaritza koreografikoa: Enrique Cabrera

Koreografia: Aracaladanza

Dantzariak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos, Jimena Trueba Toca

8€    

Idazle batek bere begiekin idatzi behar badu eta margolari batek bere belarriekin margotu, nola koreografiatu behar du koreografo batek?

Saihesteko ezinezko erakarpen bat bezala, Joan Miro gure ametsetan sartu da kolore leherketa batekin irudimena areagotuz, bidaia luze batean honaino gidatu digu.

“Constelaciones” Miroren desafio bat da, irudien artetik libratutako unibertso bat irudikatzeko bide ematen duen sentsazio koktel bat.

Aracaladanzak beti sinistu izan du irudimenaren boterean, errealitatea aldatzeko instrumentu boteretsu eta funtsezko bat baino gehiago da: atsekabezko garaietan pertsona bakoitza askeago egiten duen amaiezinezko bide baten hasiera da.

Kolorearen maisu, Joan Mirok beti liluratu gaitu bere begirada garbi eta gardenaz. Bere artisau-sorkuntzak forma eta mugimenduak zeharkatzen ditu argiz beteriko lengoaia propio bat sortzeko. Esfortzuaren eta entregatzearen fruitu den bere trebeziak konpromisoa baieztatzen duten hainbat lengoaia garatzera eraman du.

Bere poesia ausartak irudimenaren bitartez Bizitzaz ohartzeko bide ematen duten interpretazioak sortzeko adorea eman dio. Espirituz mediterraneokoa, Joan Mirok konbentzitu eta inspiratu gaitu eszenatokiaren gainean jolasteko, emoziozko arnasa deseatzera eraman gaitu.


Zer
Noiz 2013/10/05
17:00 - 18:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal