Club Ciclista Eibarrés - 85. urteurrena
Eibarko Txirrindulari Elkarteak (CCE) 85. urteurrena betetzen du aurten eta data esanguratsu hori dela eta, Eibarko Udalak ere bat egingo du elkarteak aurten egingo dituen ekitaldiekin. Argazki erakusketa handia antolatu da, martxoaren 19an hasi eta apirilaren 30a arte. Portaleako Erakusketa Aretoan (apirilaren 10a arte) eta Armagintza Museoan (apirilaren 30a arte).