Ceramic Suite


EKG Euskal Keramikagile Garaikideen elkarteak (Ceramistas Cotempo- ráneos Vascos) eta Kuatro+2 kolektiboak talde erakusketa bat proposatzen dute PORTALEA gune kulturalerako.

Proposamen hau bultza- tzerakoan EKG elkargoak bere jardunean bilatzen duen helburuetako bat hartzen du kontuan: zeramika garaiki- dearen gainean jakintza progresibo bat ezaguta- raztea.

Elkarlanean osatutako proiektu honek PORTALEAk erakusketarako eskaintzen duen eremu zabala aprobetxatu nahi du, 14 proposamen ezberdin bildu eta erakusketa oso bat egituratzeko. Hainbat sorkuntzaren gehitze bat da, hauetako bakoitzak duen izaera eta erritmo desberdina dela eta horrela izendatu dugu: CERAMIC SUITE.

Kuatro+2 elkartea Xela Area, Juana Fernandez, Sonia Abollo, Mar Barral zeramikagile galiziarrek, Fani Sanchez Barreiro asturiarrak eta Cristina Guzman Traver valentziarrak osatzen dute. Hauek guztiek Euskal Herrira gerturatuko dute euren lana, norbera bere jatorritik abiatuta.

Eibarren beraien azken lanak aurkezten izango diren EKG-ko zeramikagile euskaldunak ondoko hauek dira: Maite Salutregi, Ramon Berraondo, Ione Urain, Koro Martinez, Loli Pinedo, Ines Gonzalez de Zarate, Jabi Berasategi eta Txaro Marañon.

 ceramic suite

asteartea - igandea       18:30 - 20:30      

Iraileko asteburuetan, itxita

Zer
Noiz 2014/09/19
2014/10/12
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal