Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BOOKCROSSING tailerra

BookCrossing-a leku publikoetan liburuak “askatzea” (uztea) da, gero beste irakurleren batek hartu eta gauza bera egin dezan. Helburua liburuak “oihanean” askatzea da beste norbaitek aurki ditzan.

Apirilaren 2an, 16:30ean, Galtzagorri Elkartearen eskutik, tailer bat burutuko dugu liburu batzuk askatzeko. Tailer honetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da Liburutegian apirilaren 1a baino lehen. Doan izango da

Bertan, dinamizatzaile batek azalduko du zer egin behar den, zer den bookcrossing egitea, zein helburu duen ekintza honek eta nola egiten den.

 

Zer
Noiz 2012/04/02
16:30 - 18:00
Non Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal