Bide zabalak

Bide Zabalak erakusketak hamar artistaren lanaren bidez baliabide berrien erabilpenaren aniztasuna erakutsi nahi du. Azken urteota, fotografiak, bideoak, marrazketak, instalazioak, eskulturak, eta, modu batera edo bestera, sormen artistikoaren esparru guztiek, aldakuntzak izan dituzte, material, gailu, komunikamudo zein tresna berrien eraginez. Digitalizazioak adierazpen artistikoen estandarizaziorako bidean lagunduko zuela zirudien arren, mehatxu hori ustezko bihurtu da. Arlo, diziplina eta jatorri guztietako artistek, teknologia ulertu, aztertu, bihurtu, eraldatu eta etxeko bilakatzeari ekin diote. Hain da zabala proposamen eta estrategien aniztasuna, nekez adierazi dezakegu bere osotasunean. Bide Zabalak erakusketak, UPV-EHUko Arte Ederrren Fakultateko sormen imguru eta helburua partekatzen duten hamar artistaren lana aurkezten du. Beraien obrak, testuinguru zein erreferentzia hurbil eta amankomunetatik jaio bada ere, norabide guztietara jotzen du bortizki.

 Silvia Abella - Patxi Araujo - Maialen Arozena - Xabier Barrios - Izaskun Etxebarria - Xabier Idoate - Mariana Martín - Silvia Ruiz- Jabier Villarreal - Augusto Subyaga

Zer
Noiz 2013/01/25 18:30
2013/02/24 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal