Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Beste hogei

JABIER MUGURUZA

kontzertua

8€

Hemen dugu dagoeneko “Beste hogei”, Jabier Muguruzaren lan berria, bere 12.a, kantautore gisa hasi zenetik 20 urte betetzen diren honetan plazaratzen duena.

Urtemuga hortxe dago, dudarik gabe, baina Jabierrek ez digu horren kariaz bildumarik eskaintzen, baizik eta 10 kantu berriko sorta eder bat. Nostalgiarik ez, bada, kasu honetan, adierazi nahian bezala, zailtasunak-zailtasun, aurrera, lanean, jarraitzeko borondate irmoa duela.

Titulu hori aukeratu izana ere ez da kasualitatea. “Beste hogei” esateak, gauzak musikan -eta kulturan orokorrean-, dauden bezala, zera adierazi nahi du: kantagintzan -diskoak publikatzen eta zuzenean, jende aurrean, defendatzen-, segitzeko gogoa eta ilusioa, ezbairik gabe.

“Bikote bat” aurreko diskoarekin arrakasta handia lortu odoren (40tik gora kontzertu mundu osoan zehar: Euskal Herria, Espainiar Estatua, Frantzia, AEB, Polonia, Maroko...), horren ildotik datorkigu berriz ere Muguruza: testu intimistak, ohizko kolaboratzaileen eskutik, eta bere doinuak, Mikel Azpirozen pianoan babes handia lortzen dutenak. Mireia Otzerinjauregiren ahotsa ere, hortxe azaltzen zaigu, beste behin ere, aspaldi honetako Jabierren disko guztietan bezala.

Horrez gain, luxuzko kolaborazio-zerrenda, urtemuga xarma bereziaz jantzi nahian bezala: Uxia kantari galegoa, Joseba Tapia trikitixan, Gorka Benitez saxoan, Txema Garces kontrabaxuan, Chris Case tronpetan, Francisco Herrero bibolinean....

Goza dezagun, beraz, hogeigarren urtemugan Jabier Muguruzak oparitu digun opari elegante eta ederraz. “Beste hogei”.


Zer
Noiz 2014/05/16
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal