Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Besta Berri

ARGIA EUSKAL DANTZARI TALDEA

10€

XLVIII. EUSKAL JAIA

Folklorearen erritmora dantzan

Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristaren zuzendaritzapean eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin iritsiko da Eibarrera Besta Berri ikuskizuna. Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu du Argiak.

Corpus Christi festa Urbano IVak ezarri zuen 1264an, eta indar harrigarriz zabaldu eta errotu zen Europako mendebaldeko festa egutegian. Gorpuzti eguneko prozesio eta erritualak iruditeria eta dantza agerraldi ederrenen erakusleku izan dira hainbat mendez. Corpus festarengandik egun gutxira, ekainaren 24an San Joan Bataiatzailearen inguruan ospatzen diren solstizioaren inguruko jaiekin lotura egiten du Besta Berrik. Bi horiek, Corpus eta San Joan, ardatz hartuta prestatu du Juan Antonio Urbeltzek Besta Berri ikuskizun berria.

Ikuskizunaren abiapuntua XVII. mendeko ezpata-dantzaren oroitzapenean aurkitzen da. 1659ko maiatzean, Maria Teresa Austriakoa eta Luis XIVaren arteko ezkontza zela eta Donostian egindako festa eta ezpata-dantzen testigantzak oinarri hartuta abiatzen da Besta Berri.

Ondoren, Lapurdi eta Nafarroa Behereko prozesio segizioak, Oteizaren Apostoluen aurreskua, eta Zuberoako herri antzerkian inspiratutako Turko eta Kristauen arteko Pastoralak osatuko dute egitaraua.

Euskal folklorearen aitzindari

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean sortu zen Argia taldea. Orduz geroztik, Euskal Herrian folklore-jardue-raren ezinbesteko erreferentzia izan da hogeita bost urte baino gehiagotan. Bere sorreratik Urbeltzek zuzendu du, hirurehun dantza eta bostehun doinu tradizional baino gehiagorekin lan eginez Euskal Herrian, Europan eta Ameriketan eskainitako kontzertu ugaritan.

Zer
Noiz 2013/05/18
20:00 - 21:30
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal