Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Begoña Rivas-en argazki erakusketa

Eibartarra da Begoña Rivas (1958) baina badira urte mordoxka Madrilen bizi dela. Argazkilaritzaren munduan urte asko daramatza, eta lanean zein eguneroko bizitzan, uneoro izaten du kamera eskuan. Nueva Yorken egin zituen argazkilaritza ikasketak eta Douglas Kikrland argazkilari entzutetsuak gidatutako tailer batean hartu zuen parte. Espainiara bueltatu zenean berehala ekin zen argazkigintzarekin lotutako lanetan, lehenengo Arte Garaikidearen Museoko argazkilaritza artxiboa egituratzeaz arduratu zen eta 1988az geroztik prentsa grafikoan kolaboratzaile jardun zuen hedabide ezberdinetan. Urtebete beranduago El Mundo egunkarian argazkilari hasi zen eta aurrerago argazkilaritza atalaren buru izendatu zuten. Urteotan proiektu andana eduki du eskuartean Rivasek, eta “Marea Baja”  deritzon bere azken lanarekin dator Portaleara.

Zer
Noiz 2014/12/05
2014/12/28
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal