"Bazen behin..." zapatuko ipuin kontaketa

Bazen behin… urrutiko erresuma batean… landareak eta animaliak hitz egi-ten zekiten garai haietan… Honelaxe hasiko dira gure ipuinak eta aiton-amonen istorioak gogoratuz mundu zoragarri batera murgilduko gara. Antso ezagutuko dugu, Uxue, lapiko magikoak eta hainbat eta hainbat istorio zein baino zein ederragoa. Nerekin etorri nahi?

Zarauzko hondartzatik jasotako hondar ale bakoitzak ipuin bat dakar, zein izango ote da lehenengoa?

Miriam Mendoza 1969ko martxoaren 10ean jaio zen Orion, baina txiki-txikitatik Zarautzen bizi izan da; beraz, zarauztarra sentitzen da. Betidanik irakasle ikasketak egitea zuen amets eta gaur egun ofizioz irakaslea da Zarauzko Ikastolan, eta afizioz ipuin kontalaria. Bi seme-alaba zoragarri ditu (Manex eta Joane) eta beraientzako dira berak sortutako kontu magikoenak. Txikitatik ipuin eta komiki asko irakurri izan du etxean, eta baliteke horrek ipuinetarako zaletasun hori bultzatzea, baita amak kontatutako istorio “horiek” ere.

Helburua ipuin horiek gurasoei ezagutzera ematea da, gero eurek ipuin horiek hartu eta etxean umeei irakur diezazkieten. Guztia, txikienei etxean irakurtzeko gogoa pizten saiatzeko.

4 eta 8 urte arteko haurrentzat.

Zer
Noiz 2012/01/28
18:00 - 18:50
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal