Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argazkilaritza maiatzean

Ospakizunetan murgilduta gaude: orain dela 175 urte aurkeztu zen Argazkia Parisko Arte eta Zientzien Akademian; 90 urte betetzen ditu aurten gure elkarteak, Eibarko Klub Deportiboak, eta orain dela bost urte jaso genuen elkarte moduan Argazkilaritzako Sari Nazionala. Horrez gainera, aurten, Espainiako Argazkilaritza Konfederazioak, argazkilaritza zabaltzeko Mezenasgoan egindako lanarengatik Eibarko Udalari emandako saria ere badugu ospatzeko.

Ibilbidea egin dugu, baina luxua bidean elkar aurkitzea da.

Begiradak eta esperientziak partekatzen ditugu, eta batik bat Argazkilaritzaren zaletasunak batzen gaitu, fisiko-kimikoa, digitala edo dena delakoa!

2014 argazkilaritza-maiatzean programan irudi-bilduma zaindua eskainiko dugu zazpi erakusketatan banaturik. Aurreko edizioetan bezala, estudioargazkiak doan eskainiko ditugu, eta aurten argazkilari minutulariei dedikatutako espazioa ere izango dugu. Eta jakina, Argazki Rallya ere egongo da.

Ikasten jarraitzeko, Master-Class  bat proposatu nahi dugu, Vu agentziako Jose Manuel Navia argazkilari dokumentalaren eskutik. 

informazioa

Zer
Noiz
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal