Amañako jaiak
11.00.- Auzoan hildakoen eta eibartar guztien aldeko meza, Amañako parrokian.
12.00.- Salda eta txorizoa bildutako guztientzat, Amañako plazan. Jaione Egia eta Miren Gisasola trikitilariak girotuta.
12.30.- Umeen danborrada, dorreetatik Amañako plazaraino, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Amaieran, ogitartekoak eta freskagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
13.30.- Lorontzi lehiaketa, sari askorekin, Amañako plazan. Merkatarien Elkarteak, Alfak eta Eskarne jatetxeak lagunduta.
17.00.- Umeendako jokoak, sorpresa eta opari mordoarekin.
18.30.- Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen “Konfetti” ikuskizuna.
19.45.- Umeendako txokolate-jana, gailetekin.
19.45.- Txorizo ogitartekoak eta edariak.
20.00.- Kallejonada, Elegancia Mexicana mariatxiarekin. Jarraian, kontzertua Amañako plazan.